Madrilgo Bella Batalla SL antzerki konpainiaren eskutik, gatazkak kudeatzeko tailerra egin genuen “Miscelánea de las Mentiras” ekoizpenerako, Mikel Arostegiren zuzendaritzapean.
Obraren entseguen garaiari hasiera emateko lehenengo topaketa gisa, gatazkak kudeatzeko tailer bat egin genuen talde guztiarekin, entsegu-prozesuan eta antzezlanaren estreinaldian beren buruak gobernatzeko baliabideak, tresnak eta egiturak emateko.
Jendeari irekita dauden tailer horien bidez, gatazkak kudeatzeko eta eraldatzeko hainbat arlo lantzen ditugu, hala nola boterea, komunikazioa, biltzar-guneak, zaintza, emozioen kudeaketa eta ikerketa.
Zenbait astetan zehar, aisialdi-talde horretako begiraleei tresnak eman genien, begirale-taldearen barruan zein jarduerak egiten dituzten gazteekin bizi zituzten gatazka eta prozesuei aurre egiteko.
“Itzaletik Erdigunera: nerabeen ikuspegitik memoria kolektiboa eraikitzen pandemia garaian” Getxoko Udaleko Gizarte Kohesioko Arloak diruz lagunduta, 2021-2022 eta II. Fasea 2022-2023.
Laguntzailea: EMEME Proiektuak
Diseinu: La semilla Agentzia
Diruz lagunduta: Gizarte-Kohesioen Arloa, Getxoko Udala