ZER ESKAINTZEN DUGU

Bi – hotz Elkartean taldeei, kolektiboei, erakundeei (eta horiek osatzen dituzten pertsonei) laguntzen diegu gobernantzarako eta autokudeaketarako tresnak, estrategiak eta egiturak garatzen.

Nola egingo dugu?

Gatazken kudeaketarako tailer irekiak:

pertsonak, taldeak eta erakundeak ondo bizitzeko gaiei buruz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko espazio kolektiboak dira. Honako gai hauek aztertzen ditugu kolektiboki: boterea eta pribilegioak, erabakiak hartzeko prozesuak, kohesioa eta kudeaketa emozionala.

“Harremanak: zaintza, desioa eta gatazka” tailerrak:

gure ni indibiduala eta kolektiboa gainerako pertsonekin nola agertzen eta erlazionatzen diren aztertzeko lekua. Honako gai hauek aztertzen ditugu kolektiboki: komunikazioa, emozioen kudeaketa, mugak, desira, entzutea edo plazera.

Monodosi edo ziklo formatuko tailerra:

talde jakin bati laguntzen dioten prestakuntza-espazioak, erakundearen barne-funtzionamenduari eta bere sostengurako, gobernantzarako eta autokudeaketarako behar duen egitura eraikitzeari buruzko berariazko gaiei heltzeko.

Aholkuritza

eta ikerketa lanak eskaintzen ditugu gobernantzari, gatazken eraldaketari, talde prozesu emantzipatzaileei eta harremanekiko errealitate, begirada eta esperientzia askatzaile desberdinei buruz.